Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

PASABIDE HAU

 

Ez ditut meteorologiaren misterioak ezagutzen,

baina arratsaldearen kimikak eragiten dit.

 

Ez dut astronomiaren gako unibertsala inoiz entelegatu,

baina izarren betikotasunak babesten nau.

 

Ez dut medizinaren garapen eta praktikaz ezer jakin nahi,

baina odolak plaketak daramatza kanpora eten gabe.

 

Ez dut erlijioa asumitu,

baina pasabide hau estua eta luzea da.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus