Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

PLATH ETA BESTEAK

 

Sukaldeko leihoaz lekora

          basoa imajinatzen du Plathek,

ileetako puntetan

          leizeetatik ekarririko perlak Akhmatovak,

sueroaren poltsetan zure begietako

          ur koloretsua darama Tsvietaievak,

igogailuetako bertikalaren erorikoan katigaturik zaude,

          negarrez ari da Anne Sexton.

 

Argia piztu behar duzu munduaren iluntasunean,

          gerra aspaldian amaitu zen,

          baso-denbora imajinatzeko aroa da orain.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus