Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

ARTXIPELAGOAK

 

Zer egin behar duzu argi horrekin,

ispilu erraldoi honetan bizirauten du,

uraren materian korapilatzen den marrazo zilarrezkoa.

 

Zer egin behar duzu lur honekin,

harriz apainduriko artxipelago faltsua,

izotzezko anpuluak askatzen dituen soinua.

 

Zer egin behar duzu altura honekin,

itotzen duen leihorik gabeko espazioa,

besarkatzen saiatzen diren jainkoen eremua.

 

Zer egin behar duzu bakardade honekin,

zure ezpainetako desanparoarekin,

zure taupaden genealogiarekin.

 

Zer egin behar duzu orain, tristeziaren formula,

isiltasunaren ingeniaritza deskubritu baldin baduzu

eta amnesiak jazartzen bazaitu.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus