Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

GOMUTA BATZUK

 

Urkatuaren soka dira gomuta batzuk

adaxken mina giharretan bezala sentitzen duenean,

desertizazio masiboa begietan jazotzen denean,

martiritza eginkorra eskuetan azaltzen zaionean,

anputazio errefusaezina ezpainetara heltzen denean.

 

Itoduraren artikulazio moldea dira gomuta batzuk,

odolaren mareak eta arnasaren brodadurak,

ikusitakoaren patetismoa eta izandakoaren bekatua,

tristura neurriduna eta fedearen neurrigabekeria,

neurosi soziala eta patuaren hitzaurrea.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus