Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

MAILUKI TXIKIAK

 

Mailuki txikiak jaio direla konturatu naiz.

Ez da tiraka ibiltzeko garaia,

gatzak ixten ditu zure zauriak.

 

Miroren koadroetan bakearen utopia

eta han titanioa eraiki dute Basque

edertasuna gurutziltzatzeko.

 

Errekatik hurbil iragan zara, hurbilegi, ia

gomutak leporaino jaurtiki dizkizu soka metalezkoak.

Ez duzu pumaren ninietara begiratu behar,

heriotza ez bada, eta hala balitz, damutu Pasternak.

 

Ikasitakoarekin bat egiteko giltza bakarra.

Ustelaren jantzia zuri dezakeen maluta.

Engainuaren arrotz melodramatikoa.

Iraganaren aizkorakada josi dezakeen haria.

 

Ortu santuraino joan naiz damutzera

eta zure hilobiaren oinetan

mailuki txikiak jaio direla konturatu naiz.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus