Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

ZORIONA ETA ZOZOAK

 

Zorionak ez digu itzala egiten,

beti jazartzen gaitu zapuztearen enigmak.

Bizitzak oparitzen dituen landa berdeak

siku dira negurik gorrienean.

 

Abiatu arren, gure urratsak geldoak dira,

sinpleak dira, ez gaituzte inora hurbiltzen.

Abiatu arren, denak kalmara egin du,

desesperantzaren hatsa sumatzen da.

 

Zorionak ez digu itzala egiten

eta zozoak izutu ditu.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus