Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

ZENBAIT DELITU

 

Iluntasunak umeak jaten ditu,

nostalgiak gezurrak edaten ditu,

dena begiratzen dut gauzak zabaldu gabe.

 

Mundua da maitasunaren irakaspena,

maitalerik onenak dimititu egin du,

ez gara berriz lehengoak izango.

 

Betiko tokietara joaten naiz,

maitatzen zintudaneko espazioak,

eta han isuri egiten naiz.

 

Egin dut zenbait delitu,

utzidazu nire burua engainatzen,

azken urratsak badakit nondik ekarri nauen.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus