Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

HELIZEAK

 

Haragi xehatua eskatu zuen

abuztua Europan pasatuko zuela deliberatutakoan.

 

Zilarrezko belakiak xurgatzen zuen odola airean,

umeak ferekatuko dituen esku garbiak egingo du.

 

Alemaniako aurrietan arbendolak agertuko dituzte

telebistako bebece kate pribatuan afaldu bitartean.

 

Animalia nahasturik iritsi zen torturara.

Tragediari adikzioa, esperpentoari errezoka.

 

Hilero inpazientzia, gaur egun mina baretzeko

elektrodomestikoa da heriotza.

 

Haragi xehatua eskatu zuen eta ez zen kargutu

makinak hiri gaineko bonbarderoa ematen zuela.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus