Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

EZ DA KABITZEN

 

Hutsik dago etxea,

inoiz ez bezala,

zabalik leihoak,

udagoieneko hatsa,

hosto erorien logika,

eta mila erantzun.

 

Hutsik dago etxea,

inoiz ez bezala,

zabalik ateak,

neguko jaidura

eta ez da

inperfekzioa kabitzen.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus