Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

HIRUROGEITA BOST

 

Hirurogeita bost

aizkorakada

zuhaitza botatzeko.

      Atseden hartzean

      barruko eraztunak

      zenbatu ditu

      astiro haztatuz.

Esana zioten

zirkulu bakoitza

landarearen urtea dela.

      Hogeita hamabi

      okertu ez bada.

      Bereak bezala.

      Bizitza laburra.

Hirurogeita bost

aizkorakadaz

jo du lurra.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus