Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

HITZEK AUSENTZIA ERATZEN DUTE

 

Bizitzeko joera iluna.

      Zu gabe besoetan hartzen dut nire burua.

      Esaten ez dudan poema, merezi ez dudan poema.

 

Aingeru zarpaila deitzen zidaten.

      Haizeak hostoaren azken keinua darama.

      Begiratzera, esatera ausartzen banaiz...

 

Egunero zure memorian hiltzen diren

      substantzien artera eraman nazazu.

      Idatzi behar zen zertakorik, noranzkorik gabe.

 

Isiltasuna agindua eta tentazioa da.

      Zu gabe eguzkia hildako abandonatu

      baten moduan jausten da han.

 

Betiko egarria.

      Hitzek ausentzia eratzen dute.

      Hitz hauek guztiak Alejandrarenak dira.

      Alejandra ez dago.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus