Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

HANKAK

 

Nire hankak ez dira luzeak, ez naiz altua

eta normalean gerrialdean mina izaten dut

nire hankak behar bezain luzeak ez direlako.

Ez dut inolako malgutasunik, bigunegia naiz

dauzkadan urteak aintzat hartzen baditut.

Begiak inoizkorik arruntenak dira, marroiak,

betile eskaseko betazalek estaltzen dituztenak,

begiratu hurbilekoak.

Esku lodiak ditut, piano zabalegi horretan

soinu dezenterik ateratzeko gauza ez direnak,

trebeziarik gabekoak, baldarrak.

Ilea finegia da, ezin da modako orrazkeran menderatu,

ez du nahi eta nahiko motz eraman behar dut.

Beti ibiltzen naiz noraezean,

zer egiten dudan azaldu ezinik,

baina egia esan, pozik,

nahi dudana egiten baitut.

Baina benetan kezkatzen nauena

nire hanken tamaina da,

askotan kontrolpean ez edukitzeagatik jausten naiz

eta amak besoetan hartu eta zabura eraman arte

ez zait belaunetako min hori kentzen.

Hankak moztu behar ditut.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus