Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

SATELITEAK

 

Geldiarazi ditut nire hegoak,

edukiko ez banitu bezala nabil.

 

Argiak usoz josiriko parkean

infernurako bidea markatzen dit.

 

Damuaren maldizioak sugeak kiribildu ditu.

Elurra hutsik dagoela ematen du.

 

Teilatu honetatik begira hegoak bustirik

gogora ekarri zaitut

 

sateliteak lurrarekin egiten duen bezala,

orbita jakinean.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus