Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

GAUZA GUTXI

 

Kaioletako zeruak

itsasoetako botilen bilduma

luma erorien erreskateak

urre meategiko iluna

eskuetako defektu maitagarriak

museotako koloreak begietan

erromesen bideak zure hatsetan

izarren eztandak

bizitza bere delirioan

 

Mundua eraldatzeko

gauza gutxi behar da

 

Udazkeneko hosto batek

lurreraino deskribatzen dituen

eklosio geometrikoak

argiaren multiplikazioa

isiltasunaren dentsitatea

errealitate perfektu baten hipotesia

edertasunaren transmisiorako proposamena

bizitzaren iman absurdoa

bizitza bere delirioan

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus