Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

BIHURTU GARENA

 

Hiriko argiek otsoen niniak ematen dute.

Hotzak urruntasuna dakar,

ez garena, izan gintezkeena eta

beldurrak bihurtu gintuena.

 

Laringea gorriago izaten da aro honetan,

grisago toraxa, beltzago listua.

Kristo ez zen neguan jaio eta

ez zen udaberrian hil.

 

Neguak eliza handi bat irudikatzen du.

Gizakiaren galbideko gurutzeak,

hor daude, eszeptizismoak higaturik,

haize laruarekin azantza konposatzen.

 

Arnas pasiboa izango dugu meditazioetan

eta ez dugu jakingo zer ginen,

zer garen, nora goazen zorabio honetan

neguari antizipatzen ez bagatzaizkio.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus