Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

ZOMORROA

 

Sukaldeko harlauzetan zomorro bat

marraztu du pitzadura batek.

Portzelanaren ahuleziak, atearen presioak,

kanpoko hotsak, bonbonaren hurbiltasunak,

haizearen bisturiak, kolpeen higadurak,

ekarri dute irudia sukaldera.

 

Eta sukaldeko harlauzetan

zomorroa desagertzen denean,

presentziaren eklipserik ez,

inertziaren nekeak sortzen du

irudimenezko esperantza.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus