Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

KITATZEKO TENOREA

 

Tigre guztien kolorea du zeruak,

gezurra da hil behar dugulako hori,

heriotza atari huts bat da.

 

Hirietako giltzak galdu zaizkizula diozu

memoria galdu izan bazenu bezala,

eta aterik, leihorik gabe ez dago bilatzerik.

 

Negutik dator gu barruan gauzkan trena

eta ezin da azaldu bere hustasuna.

Ez goaz hiria zeharkatzen duen automobilean.

 

Ez gara, zerbait arraroa hazi zaigu barruan.

Amai dezagun, zainak moztuko ditugu.

Zeuk dauzkazu aizto guztiak.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus