Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

DEFENTSARIK GABE

 

Jasanezin bilakatzen zaizu muga bat

gutxien espero duzunean.

Etxeko ateak ez du betiko soinurik ateratzen,

okaran batek lurra kolpatzean txu egiten du.

 

Hotz dago etxeko muga.

Arin zeharkatzen da punta batetik bestera

eta, bitarteka, etxean gal zaitezkeen

sentsazioa hartzen duzu.

 

Kanpora begiratzen duten leihoak

paisaiaren disparoarekin itsutu dira.

Gortinek nekez eusten diote bertikaltasunari.

Hezetasunak pintura irintzen du zokoetan.

 

Komuneko dutxak isurkin arrosa

aireratzen du eztul intermitentearekin.

Telebistak begiak itxi ditu plasmaz bestaldean.

Sukaldeko limoiek ez dute oxidazioan sinesten.

 

Bertako aulki batean jesartzen zarenean,

azulejo guztiak begira dituzula sentitzen duzu.

Hortxe, defentsarik gabe,

eroriaren mugak zeharkatu dituzula sinesten hasia zara.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus