Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

DESPARADISUA

 

Houdinik ez luke hain ondo egingo.

Zenidan amodio urratuaren azken anpulua

desagerrarazi duzu truku sinpleena erabiliz.

 

Aro txarretarako preparatzen nenbilen.

Beti dira hondarretan aldatzen ez diren gauzak, pertsonak.

Iragana gogoratuz ikasten da zer den denbora.

 

Ahanzturaren piztiek aterako dituzte harpeak,

zornea zer den azalduko dute elizetan,

aberririk gabeko gizonek ihes egingo dute.

 

Bibliak topatuko dira toki askotan,

zerua begiratzeko moduko poemak idatziko dira,

zabor-biltzaileek ateak ere eramango dituzte.

 

Ez da hain ezberdina izango desparadisua.

Esperantzari desolazio abizena jarriko diote,

zortzi kilometrora adituko da tristeziaren lehen detonazioa.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus