Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

ARRAINEN ZIRKUNFERENTZIAK

 

Hau ere pasako da, esan nuen nire artean.

Hau ez da nire esklusibitatea.

Arrainak, agian legatzak, izotz gainean etzanda,

elkarri begira, oroitzapen izpirik ez burmuinean,

begiak ixteke, luzaturik lingirdatsu,

ahoa zeharka zabalik hatsari eutsi barik,

zirkunferentziak begi hildakoetan.

 

Hau ere pasako da, esan nuen nire artean.

Hau ez da nire esklusibitatea.

Izakiek, agian ezezagunak, biluzik,

elkarri begira, ezer esan barik,

moteleko ohean egiten dute,

aspaldiko amuari loturik

apokalipsiaren dantzariek.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus