Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

DENBORAREN ZABUA

 

Bera zabua bultzatzen,

umea zirkulu erdiak deskribatzen,

        grabitateari trufaka,

        bertigoaren ferekan,

        eta kateak nekatuta.

 

Hori da denbora,

urruna eta hurbila,

        zabuaren pendulua,

        umearen barre algarak eta

        grabitatearen eramana,

nora daraman ez dakien grabitatea.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus