Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

INSHA-ALLAH

 

Herri batek grabitatea galdu zuen.

Maldan gora abiatu ziren errekak,

zakur alderraiak harriek zanpaturik hil ziren.

 

Mendi itzelek dardara egin zuten

ezkerretik eskumara, umeen belaunek bezala,

grabitate ezak jotako ume deshidratatuak bezala.

 

Ez zuten ura orkatiletan sentituko.

Bihurgunez josi ziren bideak,

zuzentasuna oroimen publiko bilakatu zen.

 

Eta zein ederra zen lehen lur hura,

Zein ederra Pakistan, Nanga Parbat,

zein ederra Hushe eta Chilas.

 

Ondorengoen jabego pribatua basaz bete zen,

kartografiak transformatu, umeen ametsak deuseztatu,

Elurrak loreak ekarriko ahal ditu, Insha-allah!

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus