Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

DISNEY WORLD

 

Giltza etxe barruan, galdurik.

Denborak, tokiak beste dimentsio bat hartzen du.

ukabilkada zehatza zure segurtasunean.

 

Ez zara inor, beste kalekume bat noraezean.

Kaleak lerroak dira, urrunegi daude posibilitateak,

ilunak desolazioaren substantziara narama.

 

Baina probidentziak aurkitzen dizu giltza.

Disney Worlden bezala,

botoi elektronikoari sakatu eta argiak piztu dira.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus