Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

PUJA

 

Izotzaren zinkurina gauean,

dena zartatze selektiboa balitz bezala.

Berotasun bila krisalida bat ematen dut.

Txori saldoak ere asfixiaren erritmoan.

 

Chang edaten dut, arrozaren ardoa,

goizeko bederatzietan, puja batean.

Erretako belar txikien keak bedeinkatu gaitu,

gure arima deserrotu da.

 

Maluta bakoitzak zerbait adierazten du,

eta orain intentsuagoa da.

Euren ahotsak zuritzen ditu sukarrak,

minak, distantziak ere.

 

Utzidazu adierazten

nola zuritzen dituen

ausentziak.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus