Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

URRUN

 

Ehun mila harriren artean ibili naiz,

harriak kolpeka, desorekatuz.

 

Nire txiza zuria da, hatsaren kolorea du,

ezin da horia izan, zuria behar du.

 

Erretzen dit eztarriak ordu berean,

arnas hotzaren errezelpean, pazientziarekin.

 

Horma izotzezkora hurbildu naiz, ukitu dut,

bakardadearen gardentasuna zaitut.

 

Aldizka desiratzen zaitut

ehun mila harriren artean nabilela.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus