Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

KATE GORRIA

 

Ate ondoan nago

Kanpotik etorri naiz

 

Palmondoari jaramon egin diot

Adar luzeegiak ditu jite tristeegian

 

Zerra harturik hezurrak moztu dizkiot

Zuntz berdeetatik ez da deus atera

 

Tanta gorriak ikusi ditut hosto plastikoetan

Hostoek ebaki sakonak egin dizkidate azalean

 

Odol arrastoak kate gorriz batzen nau

palmondoaren agoniarekin

 

Kanpotik etorri naiz

Ate ondoan nago

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus