Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

FRAKASOA

 

Metroa arinegi doa, arnas batean doa,

itxarote-gela batean ez bezala.

Bagoiek alboetara jotzen dute gogor.

 

Ezin dituzu poemaren gainean begiak finkatu.

Hitzak nahasten zaizkizu irakurtzean,

adierazpen libreko zentzumena kateatu.

 

corazón, con razón

instrucción, destrucción

existencia, resistencia

 

Eta azkenean, frakasoaren zeremoniarekin,

letras hitza irakurri ordez

lastre irakurri duzu.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus