Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

BIZITZA KONDENTSATUA

 

Urrunerako pasabidea da ohea

memoriaren aingeruek

irudiz betetzen dizutena.

Zuk nahi ez dituzun arren

izarak korapilatzen daude.

 

Zerbaitek gogorarazten dizu,

hiltzera doanak bizitza kondentsatua

ikusten duela segundo batean,

pelikula hasi eta buka

ikusi beharko duzula.

 

Espazio beltzean kargutu zara

bizitza ez dela hain luzea,

egunsentia baino lehen

ikusita edukiko dituzula

eszenarik txarrenak.

 

Oheak gas kamara baten

traza hartzen du gero,

apokalipsiaren jainkoari

barkamena eskatzeko estrategiak

pentsatzen dituzun bitartean.

 

Arnas faltarik sakonena

sentitzen hasi orduko

eldarnioari trufa egiteko

auzokoaren irratia adituko duzu,

antzinako musika doinuz.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus