Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

ZU ETA NI LURRIKARAREN AURREAN

 

Arrotz baten eztula

albumetatik eroritako argazkiak

oroimen baten digestioa

ur-putzuan jausi denaren zarata

hitz guztiak jan dituen intsektua

zure musuak gordetzen ditudan formola

gure bizitza jaten duen jainkoa

almendrak oskolean utzi duen zuloa

adjektibazio larregiko behakoa

adjektibaziorik onartzen ez duen mina

bizitzan galtzen diren kontuak

heriotzak darabiltzan estrategia sinpleak

zu eta ni lurrikararen aurrean

ausentzia guztien gotorlekua

lagun ahaztuaren imana

izango ez garena

hotzaren azpiegiturak

bihotzaren tibia eta peronea kraskaturik

denbora eta galgoak

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus