Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

AMERIKAREN KONKISTA

EZINEZKOA GERTATZEN BADA ERE

KONTSOLAGARRI

 

Alcatrazko ziega berdetik

Ez da itsasoa ikusten

Ito behar duenak hau du

Itsasoaren hurren

 

Alcatrazko ziega berdeak

Leihorik ez baitauka

Kondenatuaren ihesa

Beti da hondorantza

 

Alcatrazko ziega berdean

Aulki bat ez besterik

Borreroaren bihotz ona

Frutaz dago beterik

 

Alcatrazko ziega berdean

Ume batek nahi du hil

Almendra mikatzak usnatuz

Itsas ordeko lurrin

 

Alcatrazko ziega berdean

Umea lainoz laino

Euri azido batek dakar

Kantua ontziraino

 

Alcatrazen aspaldi zuten

Kartzela itxi baina

Han daukagu beti zabalik

Ziega huts berde bana

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus