Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

L'OCCHIO DEL CICLONE

 

Seven Seas Spray ontzi pirata baten izena

Iduritzen zaio umeari eta hala izaten ahal zen

Peter Captain esaten zioten Roberts kapitainari

Eta pirata izaten ahal zen benetan

Bilboko blokusa hautsi zuen faxisten mehatxuen beldur gabe

Penartheko galestarra zen Roberts

Itsasoa txalupa hutsez betea zegoen

Eta eskurik gabeko arraunez esan zion Peter kapitainak

Karabineroen eta gurasoen ezkutuan

Orain umeak irakurtzen duen liburuaren egilea izan zen

Birmaniako gerlan hildako George Steer kazetariari

 

Ez zegoen euskaldunik itsasoan

Azken euskaldunak Santoñan zeuden preso

Tropa italiarrei eman eginda Mancini

Jeneralarekin adosturiko baldintzetan

Ez zen inoiz euskaldun zoriontsuagorik egon

Libratuak omen zeuden bi Espainetarik

George Steerrek idatzi zuenez

Euzko Gaztedi-Resistencia Vascak argitaratuan

Eta umeak apuntatu egin zuen hartaz poemaren bat egiteko noizbait

Libratuak zeuden bi Espainetarik

Baina zazpi itsasoetako bisutsa harrotzen hasia zen

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus