Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

1

 

Maitatzea beti da hondoratze bat

Maitaleek ito nahi ez dutenean

Konpreni ezazu aspaldian nengoen triste

Berba mingarrienetan esan dizut behako txipitan

Esan dizut dena okertzen zaigu inork maite zaitut

Esaten dizun gauean beti baitago besteari

Luzaturiko galdera bat mezu bakoitzaren azpian

Isiltasunezko erantzunez galdetuagoa

 

Urdinegiak gara amorezaz gozatzen dugunok

Ezin baitu perfektua ni maite nauenak

Ezinago maite ez nauenak

Edan edan egiten dut badago ohe konpartitu bat

Onartzen ditut zure zergatiak eta onartzen ditut nire gezurrak

Ez dago adiskidego inuzenterik

Egarriak bilakatu gintuenondako maitale

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus