Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LANGUE ET CIVILISATION FRANÇAISES

 

Zubirik ederrenak ura du egarri

Paris aileza Senak laztan harriz harri

 

Entzun ezazu Villon zer dioskun urak

Biltzen direa inon inoizko elurrak?

 

Robespierrek lepotik isuri du Sena

Itsaso da geroztik ibai izan zena

 

Geroak izanari hartuko dio gain

Elurrak biltzen dira maitasunaren zain

 

Zubipetik bagoaz Komunako hilak

Uraren abaroaz maitale sotilak

 

Belaunetaraino da Sena odolarri

Zubirik ederrenak hura du egarri

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus