Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

6

 

Zer da hau galdetuko duzu noski

Zer egin dut

Usteko duzu galdetuko dudala nik ere

Amorearteko legedia hautsi duzu esanen duzu

 

Debekatuak dauzkagu galderak oro

Eta jadanik ikasia naiz neure buruari galdetzen

Debekatu behar diodala lehenik

Zer da hau

 

( — Stop! Send a boat!

  — Send a boat with your papers!

  — What ship?

  — Abandon ship! )

 

Niregana baitzentozen ez dut ukatuko

Ontzi edo ontzi izen beti eder beti mezuz

Niregana zentozen ez ezazula uka

Zer da maitasuna galdetzen dut nik

Amore ez ematea besterik

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus