Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

KRIEGSMARINE

 

Hator gurekin Telemakus

Itzul gaitezen etsai iraganeko kaietara

Hator gurekin Horuk

Niza ikara batean da bizargorrion zain

Hator gurekin Piet Hein

Ibarretan entzuten da zilarrezko tronpeta

Hator gurekin Nemo

Ahab guztiei justizia egitera

Baleok taldean suizidatzen gara

Hator gurekin Drake

No peace beyond the line oroitaraziko diogu

Bihar meridianoa hautsi behar duen Queen Maryri

Hator gurekin Lafitte

Euskal kortsario guztiak urkatu behar ditugu

Zatozte gurekin

Historiaren hondoko bezero guztiak

Laster ageriko da geure periskoparen gurutzean

Hernan Cortesen ontzia Kristo azken zauriaren eske

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus