Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

10

 

Errudunak ez bagina bezala behar zaitut bat

Dugu maite zaitut guztien urpean

Neu beste amodiorik ez daukat maite zaitut bakoitzean

Itoaren egarria ase nahi nuke

 

( Torpedolariak alferrik sakatuko du botoia

Hutsa izanen da maitasunaz geldituko zaiguna

Scapa Flowri buruz hartuko dugu arraunka

Pearl Harbourri buruz hartuko dugu igeri

Maitasun sutuak ez du atzera estrategikorik onartzen

Menturaz orduan hasiko da benetako gerla )

 

Gure ontzia aurkituko duenak ez du sekreturik aurkituko

Ez daukagu ezer etsaiak gutaz ez dakienik

Nitaz ez dakizunik ez daukat

Zutaz ez nuke dena jakin nahi

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus