Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ZORIONTASUNA

HERRI BAKARREAN

 

Ez ezazuela ezetz esan

Oraindik badago mundu honetan zapaldu gabeko uharte bat

Inor ez da handik itzuli hori da froga

Gure zain zabal etzana

Urrun

 

Suntsimenduaren minenean eta garaitzaren zoroenean ere

Ez ezazuela ezetz esan

Nork ez du amets debekatua egin

Borrokatu behar honetarik

Urrun

 

Naufragiorik zinikoena antolatuko dugu

Cromagnongo bizkaitarrak bezain zoriontsu bizi ahal izateko

Ez ezazuela ezetz esan

Aberri guztiez biluzik

Urrun

 

Eta noizbait lanbroaren erdian azalduko zaigu anker

Uharte urrunenaren bila datorren ontzia

Aberri bat daukagula erakusteko

Ez ezazuela ezetz esan

Hurren

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus