Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

2

 

Hondakinak bota behar dizkizut azalera eta ihes egin

Nahitarat markaturiko hitzak eta ihes egin

Joa heldua suntsitua izan naizela sinetsarazi behar dizut

 

Maitasunak bere garaitzaren frogak nahi ditu

Setatsu gaitu ankerki nau otoitzera behartzen

Nire gezurren hieroglifikoan traba ahal zaitzadan

 

Ordain garestiak behar ditu aitorpenak amoreak

Behar ditu ez digu sinetsi isiltasunaren amildegian behera

Hondoratzea dugu ahalbide bakarra bizirauteko

 

Ez du etsiko gure haragiraino baina ni zure bihotzaren hondoan nago pozoi

Geure hegazkinen bonben zain Londresko sotanoetan

Daudenak bezain isil bezain ikaratua ezin dut amore eman

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus