Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

4

 

Errealitateak existitzen du badakit

Azalean ageriko gara sasirik sasi ibili ondoan gora

Eta goratutakoan gorago edukiko ditugu

Komandantearen koordenadek agindu dizkiguten izarrak

( Milaka swastikaren manifestaldi alaia esanen du Reinerrek

Ezagutzen duzu etsaiarekiko adiskidantza aipu zuela

Gutaz irri maltzurra egiten zuen alu hura )

 

Gora gora itotakoen amorruan

Denok urduri sotanotik ohera itzultzen dena bezala

Geure hegazkinen bonbaketaren ondoren

Itoak azalera egiten duen amorruarekin

Denok Papenbergaren orratzari erne

Berbaz eta isiltasunez pozoituriko airea aldatu

Elkarri aurpegira behatu ahal izateko lanpara argitsuagoen pean

( Eta elkarri ezer esan gabe jarraitzeko gora

Bestearen ustea igarriz

Gerla hau galdua dago )

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus