Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

8

 

Badakit zure mezua desgiltzatzen

Zalantza guztiak dira tragikoak gerlan

Ziurtasun guztiak dira tragikoak maitasunean

Ezagutzen ditut faroen keinuak

 

( Komandanteak periskopatik behatzen utzi digu

Hiltzen jarraitzen dugula ziurtatu behar dugu denok

Ezkututik mozorrotuak sinadurarik gabe segaz ematen dugu epaia

Grafologo baten urrunkeriaz maite gaituzten ala ez

Malmaitatuak bezain anker egin dugu su

Patu gaiztoko ontzi inork maita ez nintzala nahi nueneko emakume

Komandanteak zorionak eman dizkigu )

 

Inoiz bizirautea ez da posible

Inoiz mezu giltzatua zuzen izan da ulertua

Gure baitaren hondoan ozentzen dira kargak

Ez ezazu nire alde deklara Nurembergen

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus