Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GERLA AIZKORA

 

Eskuan du merkurio anpulua

Zianuro malko handi bat balu bezain liluratua

Bi hari sortzen dira anpulutik

Merkurioak bata bestearekin konektatutakoan

Voltioek bide egiten dute eta orduan

Tutuak jotzen du desorduan etzanarazi baitu umeak anpulua

Moila transatlantikoan biltegia

Biltegiko dorrean erlojua

Erlojuaren barruan merkurio anpulua gaueko hamarretan

Jo du tutuak zer edo zer gertatu da

Ihes egiten du banana pakek ebakitako karrika usaintsuetan barrena

Gerlaontziko guardiako ofizialak

Zer gertatu da galdetzen duela

Zergatik ez da isiltzen tutua non da sua

Umeak destroyerra zelatatzen du tutua ez da isilduko

Ez da isilduko Hernan Cortesen hezurrak ikaratu arte

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus