Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

4

 

                        Jose Luis Otamendiri zor

 

Lotura honen korapiloa askatu nahi baduzu

Sokaren kabua hartu behar zenuke

Eta haren bilatzeak ez dakizu nora zaramakeen

Ba ote dakizu noraino zaitzakeen hondora

Gure zoramena berba ulergarritara itzultzeak

 

Hari bakarraz egiten du lana armiarmak

Gauden korapilo posible bat amaraunean

Amorraturiko maitaleak izan gara inoiz

Hasierarik gabeko zortzia

Korapiloek ez dute begirik eta

Zuhaitzetan dagoz berbak

Berbak itsu

Autopsiarako dezagun garbi gorpu hau

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus