Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

7

 

Nik nitaz ez diot inori

Nik nitaz barre egiten dut

Neurea kantatzen dut

Nirea entzunez berea ulertzen dutenendako

Gau honetan trengura gutiago baneuka

Zainetarik gora datorkidan inurri gutiago

Eskaintzen ahal nizuen maitasun aitorpen bat

Primus circundedisti me xuxurlatuko nizueke

Ezpainak mikroan ongi ipurdituz

Zuetariko bakoitzari esana balitz bezain gozo

Ez dago barkamenik lotsatiendako

Emaiozue kasu Monique barfrau honi

Ikaraz dakienak bakarrik daki maitasunaz

Baina gau honetan nitaz barre

Besterik ez dut egin nahi

Maitasun poema bat xuxurlatzen dizuet

Heriotzatik itzulitakoen artean bazeunde bezala

Nirea entzunez zeurea ulertuko ez duzun arren

Etsaiaren helizea bezala helduko da

Barre bat zure hidrofonoetara

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus