Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GIZONEN ARTEAN

 

Moila bazterrean dago Gurutze Gorriko furgoneta

Kamaina prestatu dute marea oso behera dago

Arazoak izan ditzakete gorpua ontzitik ateratzeko

Ongi lotuta lehorreratu beharko dugu

Esan du Marina Españolako alferezak

Umeari aldegiteko aginduz

Eta orduan urduriagotu egin da

Egia baita beraz ontziak hildako bat dakarrela

Hildako bat ikusi behar du aurrenekoz

Kamaina batean lotua

Ito bat baino gehiago mugi ez dadin

Hildakoak arriskutsuak dira

Hildakoak motin bat egin du kapitaina akabatu du

Arruta aldatu nahi izan du

Hildakoak ezin du pirata ez izan

Hildakoak eskifaia guztia lepotu du

Eta ondoren biktimek bera urkatu dute noski

Ontziak hildako bat zekarrela

Utzi zioten entzuten behintzat estekariek

Kantinan erdiesaka ari zirelarik

Umearen urduria ikusteko

Umea gizontzeko

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus