Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

MAITALE ABANDONATUA

 

Arrantza gutxiko marea batean

Aurkitu zuten nire herriko arrantzaleek

Seinaleak egin zizkioten mezuak igorri zizkioten

U-115 Kielgo matrikula ageri zuen

Hurbildu zitzaizkion garai batean

Beren arbaso kortsarioak bezain ausart

Bafore abandonatua zelada bat da beti

Beldurrez hurbiltzen gara

Lotu behar dugun maitaleraino

Lotu zioten estatxa

Azalean zegoen urpekontziari

Atoian ekarri zuten inoiz balea bezala

Engrasadoreak balioko guztia ebasten zuen artean

Kostak pipa bat aurkitu zuen

Deustche Werke etxeko diesel motorrak zeuzkan

Kableak amore ematen zuen aldizka

Uhinek maite dituzte maitale abandonatuak

Azalera etorritako itoak

Eta uhinek berek kentzen zioten amorea

Tinkoan egin behar da atoia

Maitasuna amorearen aurka bezala

Maitale bat zekarten uhinek atoian

Gatoz maitasunera

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus