Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

POETA NIRE SORTERRIAN

 

Banan-banaka aztertu izan ditut nire sorterriko arrokak

V.H. hizkiak markatuak izan behar dituenaren bila eta poetak hareharrian

Aurkitu zituen biztanleen galde ipotx mokodunak

Aurpegi biko mustroak batean negar eta bestean barrezka ari

Erraldoiaren hezur sakabanatuak

Idi muturra duen idoloa apo handia enbata putz eginez

Eta ez dut poetak ikusitakorik deus ikusi izan

 

Azken aldian udalak piknikatzeko paratu dituen mahaietarik batean jarrita

Poetaren omenez idatzi nuen beheko kaietan

Ikusten nituen gruak Eiffel dorretxoak zirela apal batean eskainiak

 

Etxeratutakoan Petit Roberta hartu nuen anakronismoa baieztatzeko

Victor Hugo izeneko jaunaren begiek ez zuten ikusi ahal izan Eiffel dorrea

Kontsolatu nintzen omenaldia mendeku bihurtuz

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus