Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

6

 

Ez dakit zein izeni egon den lotua

Ez dakit zenbat hondotan etzan den

Kommandanturraren lorategian paratu duzuen aingura

Ontzirik gabeko aingura bezain triste

 

Non ote duen ontzia pentsatu izan dut

Nongo galernatan dabilen orain

Bere buruaren aingura bilakatu ote den

Aingurarik gabeko ontzia bezain galdua

 

Bere errotik etendako gezi hondorik gabeko harri

Aingura dela erabaki du norbaitek

Ontziaren berri dakarrena

Edo menturaz hondoarena

 

Hondoa du amore aingurak

Herdoila atxikiko zaio maitasunari

Bakeak ezinen du babestu maluratik

Ontzia du amore hondoak

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus