Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

1

 

Pastis bat eskatu zuen eta ez Pastis bat

Heriotzatik etorri berria denarendako

Ontziolako teknikariren bat izanen zela pentsatu nuen

Eta ezentzuna egin ordez eskuz itzuli nizkion

Le Courrier de Dunkerquen ulertzen ez zituen berbak

 

Heldu ziren noizbait heriotzatik itzuliak

Eta edaberen bat eskatu zuten heriotzatik itzuliendako

Barre algarak egin zituzten eta orduan jakin nuen

Eskifaiakoa zela han egona zen urpekontziaren kubertan Günter

Majoretteok despedida egiten genienean

 

Heil! egiten zuten musika bandak baino ozenago

Ehorzketarik alaiena zen haien abiatzea

Hilobi batera bezala jaurtitzen genizkien loreak

Uretan gelditzen ziren beti nireak

Itoen alargunenak bezala urteoroko omenaldian

 

Itzuli zen heriotzatik 145.000 tonaz zamatua

Pastis bat atera nion itxia zegoen arren

Eta ahoz itzuli nizkion Le Courrier de Dunkerquek

Ez zekartzan berbak badakizue

Hankak zabal hondoratzen dira jotako ontziak

 

Ez nuke nahi bakea inoiz hel dadin

Esan zidan itsas zabalean elkar topatzen badugu

Eraso iezadazu esan nion nik

Arrisku bat izanen naiz bandera zuriz

Maitasuna eman nion amorerik ez

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus