Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ZAMAREN SEMANTIKA

 

Hitzarmen guztiak apurtuz

Aliantza berritan elkartzen dira

Ezin zaie zama lotu

Umekiak bezala jotzen dute ostiko

Gure ontziaren zuakerrak lehertu nahirik

Trabes egiten dugu alboraka

Ezin dugu orekarik

Maniobra berriak egitera

Behartzen naute beti berbek

 

             * * *

 

Poesia arriskutsua da

Orratzaren zuhurtzia baino bortitzagoa da

Esangurak ongi estibatu gabe ontziratzen gaitu

Eta galernak badaki

 

             * * *

 

Berbak hutsak datoz

Poesiak behar du paradoxa

Berbak hutsak datoz adibidez

Eta portuak esate baterako

Portuak urrun daude

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus