Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

 

Liburu hau da Ixasoco Nabigacionecoa

Eta irakurri egiten ditu umeak nekez lapitza eskuan

Capitan d'Oyarçabalen biaya venturosak

Arrutak zundak brasak probizak

Dena da ongi muilatzeko artamenduak

Hondoa ez jotzeko aginduak

Eta ez du deus aurkitzen ez pilotuaren malurarik

Ez maisuaren ikararik ez Martin d'Oyarçabalen mentura goserik

Ternura! esaten zuenean branka hartuz lur berri bati

 

Egia izan behar du ordea Ternura heldu ginela

Mundu honetan argazkiak hor daude

Hilarriak hor daude eta hemen dauzkagu

Unibertsitari kanadar bekadunen tesiak

Eliza bat kantariendako frontoi bat mozkorrendako taberna bat

Poetendako ez da leku txarra idazteko umeak gerora bere artean

Ontziratzen ahal ditugu Capitan d'Oyarçabal guztiak

Biaya venturosetan urrun daitezen guk

Lapitza eskuan deitoratu ahal izateko indiano salbaiak

Suntsituak izan zirela baina oraindik ere

Badauzkagula balearen batzuk literatura bat sortzeko

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus